Cabecera flash
Zarauzko Udalawww.zarautz.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

EUSKARALDIA. IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK!

 

Gaur zabaldu da Euskaraldian izena emateko epea

Gaurtik aurrera, Euskaraldian izena emateko aukera egongo da online, Euskaraldiaren webgunean, edo eskuorria beteta, herriko hainbat gunetan. Izena eman aurretik norberak erabaki beharko du ahobizi edo belarriprest izan nahi duen.

Oraindik ez dakizu belarriprest edo ahobizi, zein figura aukeratu? infografia honek lagunduko dizu. Erantzun galderei eta bideak belarriprest edo ahobizira bideratuko zaitu, emandako erantzunen arabera.

Izena emateko guneak
 
Izena eskuorri bidez eman nahi duten herritarrentzat hainbat gune jarri ditugu herrian zehar. Bertan izena emateko eskuorriak eta kutxa bat aurkituko dituzue.

Hau da aste honetan martxan jarriko ditugun guneen zerrenda:
•    Kiroldegia
•    Liburutegia
•    Turismo bulegoa
•    Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua
•    AEK
•    Udal euskaltegia
•    Anbulatorioa
•    Udaberri Zaharren Egoitza
•    Orokieta Herri Eskola
•    Ikastola
•    Oteitza Lizeo Politeknikoa
•    La Salle Ikastetxea
•    Antoniano Ikastetxea
•    Haurreskola



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz