Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko eguna izango da.
Zarauzko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu. Horietako batzuk ikastetxeekin batera antolatu ditugu, zarauztar gazteenek ikus dezaten gure hizkuntza zaharra bizi-bizi dagoela gaur egun ere.
Pegatina eta bideo lehiaketa, antzerki eta zine emanaldiak, euskarazko kantagintzaren historia, Durangoko azokara bidaia, Gaztelekuan euskararen ginkana... maila guztietako ikasleek hartuko dute parte.
Aurten kirolari ere tokia eman nahi izan diogu, izan ere, Zarautz herri euskalduna da eta harro gaude horretaz, baina zarauztarrak kirolzaleak ere bagara, eta euskara eta kirola beti elkarren ondoan ikusi izan ditugu.
Abenduaren 3an eskola kirolean plaieroak jokatuko dira eta aukera polita izan daiteke kirola eta euskara berriz ere elkartzeko.
Horregatik, Plaierotako partida guztiak baino lehen bi taldeak zelaian sartuko dira “euskaraz bizi nahi dut” banderolarekin, argazkia aterako dute, eta…Twitter-era bidaliko dute #zarautzeuskaraz2016 traola erabiliz